Politika -
Jaurlaritzaren galdeketa
Herritarren % 23k abertzaleen arteko hitzarmenak nahi dituzte
% 20k, berriz, nahiago ditu alderdien arteko zeharkako akordioak, Eusko Jaurlaritzak hauteskundeen ondoren egindako galdeketa batek jasotzen duenez.
Erredakzioa
Hauteskunde ondorengo itunen inguruan, herritarren % 23 abertzaleen arteko akordioen alde agertu da eta % 20k, berriz, alderdi desberdinen arteko zeharkako akordioak nahiago ditu, horrela jaso du Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 22ko hauteskundeEN ondoren egindako galdeketa batean.
Halaber, maiatzaren 22ko emaitzak ikusi ostean, 150.000 herritarrek bozka aldatuko luketela erantzun dute, hau da, beste alderdi bati emango liotekela botoa edota abstenitu zirenen kasuan, berriz, bozkatu egingo luketela.
Galdeketa maiatzaren 23a eta 25a artean egin dute telefonoz, guztira 1.620 pertsonari.
Horien artean % 62k Auzitegi Konstituzionalak Bilduren inguruan hartutako erabakiarekin bat datorrela erantzun du.
Alderdiak gobernuak osatzeko bilatzen ari diren akordioen inguruan herritarren iritzia jaso nahi izan du galdeketak.
Hala, % 17 gutxiengoan gobernatzearen alde agertu dira, herritarren % 23k abertzaleen arteko hitzarmenak nahi dituzte, eta % 20k, berriz, nahiago dituzte herri edota lurralde bakoitzean izandako emaitzen araberako alderdien arteko zeharkako akordioak.
% 37k, berriz, ez dute galdera erantzun.