Itxi

2019/10/14

18:31

Politika

'Proces' auziko epaia

Kataluniako auziaren epaia proportziorik gabekoa dela uste dute hainbat adituk

EITB.EUS

Auzitegi Gorenak emandako ebazpenak hainbat kontraesan dauzkala ohartarazi dute Juanjo Alvarez eta Jon-Mirena Landa legalariek.

1:39
Juanjo Alvarez
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kataluniako prozesu independentistaren aurkako auzian Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia "proportziorik eta oinarririk gabekoa" dela uste dute Juanjo Alvarez eta Jon-Mirena Landa legelariek.  

Nazioarteko zuzenbidean katedraduna den Juanjo Alvarez "harrituta" agertu da Gorenak Kataluniako buruzagi soberanista auzipetuei ezarritako kartzela-zigorrak direla eta.

"Sedizioa ordena publikoaren kontrako delitua da, baina (prozesu soberanistak) helburu politikoa izateak ez du delitu hori areagotzen. Helburua politikoa zelako sedizio larriagoa dela esatea gertakariaren irakurketa politikoa egitea da, eta Zigor Kodeak ezin du irakurketa politikorik egin", azaldu du.

Halaber, ebazpenak legelarien artean "inpotentzia" eragin duela adierazi du. "Epaia behetik gora eraiki dute: lehendabizi zigorra erabaki dute, eta ondoren zigor hori nola argudiatu pentsatu dute", kritikatu du.

Zigor-arloko Zuzenbidean katedraduna den Jon-Mirena Landaren esanetan, Auzitegi Gorena kontraesan batean erori da: "Biolentzia egon bazen, matxinada izan zen; baina indarkeriarik eta matxinadarik egon ez zela esaten badu, zergatik dira zigorrak hilketa kasu batean baino handiagoak?".

"Zigorra gehiegizkoa da, zuzenbideko beste eremu batekin alderatuz gero, zigorra askoz txikiagoa izango litzateke", erantsi du.

Joaquin Gimenez Espainiako Auzitegi Goreneko magistratu ohiak esan du oraindik ez duela epaia zorrotz aztertzeko aukerarik izan, baina positibotzat jo du matxinadarik izan zela ebatzi izana.

"Hasieratik defendatu dut Katalunian ez zela matxinada deliturik izan eta, alde horretatik behintzat, ondo deritzot".

Horrez gain, epaia komunikabideei filtratu izana "oso larria" dela adierazi du eta Gorenak barne-ikerketa bat abiatu beharko lukeela gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;