Politika -

Radio Euskadin

PSEk EAJri: 'Bildurekin badoaz, ez dute PP eta PSEren laguntza izango'

"Erabaki bat hartu eta indarrak gehitzeko garaia da, ez Bildurekin abenturatan sartzekoa", esan dio Prietok alderdi jeltzaleari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txarli Prieto Arabako sozialisten idazkari nagusiak "egia" ez esatea leporatu dio EAJri; hau da, "bere joera politikoa bloke abertzale bat egitea dela, baina ezin izango du bloke kudeatu".

Hori dela eta, jeltzaileei eskaera bat egin die: udal handietan eta alduendietan arazoak sortzen direnean, "ez dezatela espero PPk eta PSEk ardura hartu eta gatazkak konpontzea".

"Hori saihesteko garaia da, arazoak sortzen direnerako baldintzak ezberdinak izango direlako". EAJk ez du alderdi abertzale gisa jardun behar, herriko alderdi gisa baizik, sozialistek egiten dugun bezala", azaldu du Prietok Radio Euskadin.

EAJ: "Ez dugu Bildu kanpoan uztea hitzartuko"

EAJko Ricardo Gatzagaetxebarriak, aldiz, bere alderdia Arabazo EBrekin akordio batera iristeko prest dagoela adierazi du. Horri begira, hainbat elkarrizketa izando dituzte alderdi horren ordezkariekin, EBko bi batzarkideak Arabazo Aldundiaren gobernua osatzeko ezinbestekoak baitira.

Bestalde, PPk eta PSEk proposatutako Bildu "baztertzeko ituna" sinatzea baztertu egin du.

Bildu: "Lurraldeen arteko trukerik ez"

Martin Garitano Gipuzkoako Aldundirako Bilduren hautagaiak adierazitakoaren arabera, koalizio abertzaleak bakarrean agintzeko asmoa dauka eta ez da lurraldeen arteko "truke jokoan" sartuko. Bilduk elkarrizketen bigarren txanda bat egingo du gainontzeko alderdiekin datorren astean.

Ordezkari abertzaleak azpimarratu duenez, Nafarroan gehiengo sozial bat egin eta UPN gobernutik "behingoz" botatzeko prest dago baina gainontzeko lurraldeetako mugimenduak baldintzatu gabe.

Barreda: "EAJk ez du inolako koherentziarik"

Leopoldo Barreda Euskadiko PPko bozeramaileak, bestalde, EAJri erabaki bat hartzeko eskatu dio; aldundietan eta udaletan Bildurekin ala PSE eta PPrekin akordio bat egitea, hain zuzen.

EAJren jarreran "koherentzia falta" dagoela esan du. "Akordioa beste bi alderdi politikoekin egitea da koherenteena, horrela egonkortasun instituzionala lortu eta Bilduk egiten duenaren zai egotea saihestuko dute", adierazi du Radio Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea