Politika -
Nafarroan
PSNk gaur hasiko du bilera-sorta
Goizean Izquierda-Ezkerra koalizioarekin batzartuko da, eta arratsaldean PPrekin. Asteazkenean Nafarroa Bairekin eta Bildurekin egingo du, eta ostegunean, UPNrekin.
Erredakzioa
PSNk aste honetan alderdi guztiekin bilerak egingo dituela iragarri du, baita Bildurekin ere. Itunak lortzeko programa izango omen da negoziaketarako lanabesa. Izan ere, UPNk ez du horretarako arazorik ikusten.
PSNren Batzordeak aste honetarako finkatu du behin behineko elkarrizketa erronda. Kontaktuak astearte honetan hasiko dira.
Hori horrela, bihar Ezkerrarekin eta PPrekin bilduko dira sozialistak; etzi, Nafarroa Bairekin eta Bildurekin. Eta ostegunean, UPNrekin.
Bilera guztiak Parlamentuan eginen dituzte, eta bilera ondoren jakinaraziko dute bilerek zer eman duten.
Alderdi sozialistak asteburuko Lurralde Batzordean aukera guztiak zabalik daudela erran eta negoziaketarako lanabesa programa izanen dela esan ondoren, Yolanda Barcina UPNko presidente hautagaiaren hitzetan, PSNk bi aukera ditu: azkeneko legealdian bezala, UPN-PSN arteko akordioa egitea, egonkortasunean oinarritutakoa, edo Bilduk baldintzatutako Gobernu falta.
Alberto Catalan Gobernu bozeramaileak ere UPN-PSNren arteko ituna aldarrikatu du, esperientzia badagoelako eta herritarrek horixe eskatu dutelako.