Politika -

'Procés' auziko epaia

Ehunka manifestarik ia bi orduz itxi dute Bilborako sarbidea

Ehunka manifestari bildu dira San Mames parean, eta errepidea itxi dute. Ordu eta erdiren ostean, bat-bateko martxa abiatu dute hiriko erdigunerantz. Sei lagun atxilotu dituzte.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Bilboko sarbidea bi orduz itxi dute 'proces' auziaren epaia salatzeko

3:31

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka manifestarik zirkulazioa eten dute Bilboko sarbidean, 'proces' auziaren epaia salatzeko.

Mobilizazioa 17:30ak aldera abiatu dute, San Mames parean, A8ko sarrera-irteeran. Bertan, eserialdia egin dute, eta ibilgailuen zirkulazioa etetea lortu dute, bi noranzkoetan.

Manifestariak errepide erdian eseri dira, eta banan-banan ateratzen saiatu da Ertzaintza. Horrek tentsio uneak eragin ditu, eta agenteak manifestarien aurka oldartu dira noizbehinka. Testuinguru horretan, hainbat pertsona identifikatu dituzte, eta sei atxilotuta eraman dituzte.

Manifestariek hainbat aldarri oihukatu dituzte, hala nola "Katalunia aurrera!" eta "Ez gaituzue geldituko! Euskal gazteria aurrera!".

Ordu eta erdiren ostean, Ertzaintzak aurrera egin du eta manifestariak errepidetik atera dira. Ondoren, bat-bateko martxa abiatu dute hiriko erdigunera.

19:00ak inguruan ireki dute berriro Bilboko sarbidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bilbo Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Kataluniako prozesua zuzenean