Politika -

'Arrazoi pertsonalengatik'

Herrizaingo sailburuordea ordezkatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak

Nelida Santos Diaz Kudeaketa Ekonomikoa eta Azpiegituren zuzendariak ordezkatuko du Ernesto Martinez de la Hidalga. "Guztien artean adostutako" erabakia izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, "guztien artean adostutako erabakia" izan da, eta sailburuorde ohiaren "arrazoi pertsonalak" direla eta hartu dute.

Rodolfo Ares Herrizaingo Sailera iritsi zenean hartu zuen kargua Ernesto Martinez de la Hidalgak. Lehen, Erne Ertzaintzaren sindikatuaren bozeramaile laguntzailea izan zen, eta egungo lanpostua utzi ostean, enpresa pribatura itzuliko da lan egitera.

Horren ordezkoa, Nelida Santos Diaz, Herrizaingo Saileko kontratazioak kudeatzen aritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea