Politika -
Hauteskunde ondorengo itunak
PSEk EAJri: 'Larunbata arte soilik izango dugu eskua luzatuta'
Donostian, Andoainen eta Errenterian EAJren babesik lortzen ez badute Gipuzkoako Aldundirako akordiorik ez dela izango ohartarzi die Miguel Buen sozialistak jeltzaleei.
Erredakzioa
Miguel Buen PSE-EEko Gipuzkoako Ahaldun nagusigaiak EAJri ohartarazi dio "eskua luzatuta duela" baina larunbatean amaituko dela epea.
Donostia, Andoain eta Errenteriako udaletxeetan jeltzaleen babesik lortzen ez badute sozialistek ez dutela Gipuzkoako Aldundirako akordiorik babestuko adierazi die Buenek.
Alderdi sozialistaren Gipuzkoako zerrendaburuak azpimarratu du, EAJk larunbatean hiru udaletxe horietan babesten ez baditu, ez dutela Markel Olanoren hautagaitzaren alde egingo eta Foru Aldundiko ahaldun nagusi izateko bere hautagaitza aurkeztuko duela.
PSE-EEko 10 batzarkideak akreditatu ondoren emandako prentsaurrekoan egin ditu adierazpen hauek Buenek.
Hauteskunde ondorengo ikuspegia oraindik zabalik dago Gipuzkoan. Bilduk izan zen bozka gehien jaso zituen alderdia, 22 batzarkide lortu zituen, EAJk 14, PSEk&' || 'nbsp; 10, PPk 4 eta Aralarrek 1.
Donostian, Andoainen eta Errenterian, orain arte sozialistak nagusitu diren udaletan ere, Bildu izan da garaile.
Buenek adierazi du "jeltzaleen koherentzia" ez duela batere gustuko, egun Bilduri ez diola "erasorik" egin nahi adierazten dutela, eta orain lau urte, berriz, PSE alderdirik bozkatuena izatea ez zitzaiela "batere axola izan" esan du.
Hori dela eta "mezu faltsurik" ez igortzeko adierazi eskatu die lurraldean oposiziotik gobernatuko dutela esanez.