Politika -

Katalunia

Torra, comunei: 'Edo errepresaliatuekin gaude edo errepresoreekin gaude'

Torrak Miquel Iceta PSCko lehen idazkariari eskatu dio Pedro Sanchezi deitzeko eta telefonoa pasatzeko, berari ez diolako hartzen.

Quim Torra Jéssica Albiachi zuzendu zaio, Kataluniako Parlamentuan
Quim Torra, Kataluniako Parlamentuan
Quim Torra Jéssica Albiachi zuzendu zaio, Kataluniako Parlamentuan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Kataluniako Gobernuko presidenteak Catalunya en Comú-Podem taldeko parlamentariak kritikatu ditu gaur Parlamentuan, dimisioa eskatu edo konfiantza galde bat pasatzea proposatzearren, eta hau esan die: “Badugu sententzia. Bukatu da distantziakidetasunaren aroa. Edo errepresialatuekin gaude edo errepresoreekin gaude”.

Parlamentuko kontrol saioan esan du hori Torrak, Jessica Albiach Catalunya en Comú-Podem taldeko presidenteari erantzuteko, horrek “aldebakarreko bidean” jarraituko duen galdetu eta gero, joan den astean Torrak autodeterminazio eskubidea agintaldi honetan gauzatzea proposatu zuelako.

Presidenteak berretsi du horixe proposatuko duela alderdi eta erakundeen negoziazio mahaian, 2017ko urriaren 1eko epaiketaren ebazpenaren aurrean erantzun bateratu bat bilatzeko, eta gaineratu du adostasun horretarako lehen urratsa JxCat, ERC eta CUP alderdiek Parlamentuan autodeterminazioari buruz eztabaidatu ahal izateko aurkeztu duten idatzia dela. Hain zuzen, idatzi hori babesteko eskatu die comunei.

Sanchezi deitzeko eskatu dio Torrak Icetari

Bestalde, Torrak gaur goizean Miquel Iceta PSCko lehen idazkariari eskatu dio Pedro Sanchezi deitzeko eta telefonoa pasatzeko, berari ez diolako hartzen. Ironikoki esan du, Moncloara erantzunik gabe egin duen bosgarren deiaren ondoren. Baina Icetak independentismoaren sektore erradikalenak elikatu izana leporatu dio, eta indarkeriaren gaitzespen irmoa eskatu dio.

"Hurrengo belaunaldietan pentsatzen hasteko eskatu diogu Sanchezi, eta ez hurrengo hauteskundeetan. Estatu ikuspegia behar dugu. Bost dei egin dizkiot Sanchezi, eta ez dit erantzun", esan du Torrak.

Torraren arabera, Iceta da Sanchezekin "zugandik zuregana" hitz egin behar duena. "Zuri telefonoa hartu behar dizu. Mesede bat egingo eta zerbitzu garrantzitsua egin diezaiokezu herriari: behin telefonoan edukita, pasa diezadakezu, eta horrela harekin hitz egin ahal izango dut ", esan du ironiaz Torrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Kataluniaren independentzia Eguneko albisteak Albisteak