Politika -
Epaia
Bost urteko kartzela zigorra Sagarzazuri, ETA laguntzeagatik
Auzitegi Nazionalak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Jose Candido Sagarzazuri "Donosti" taldeari informazioa emateagatik.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Jose Candido Sagarzazuri ETAko "Donosti" taldeari atentatuak prestatzeko informazioa emateagatik.
Epaitegiak gaur emandako epaiaren arabera, 1998an Sagarzazuk ETA laguntzea onartu zuen, eta "Donosti" taldeari laguntza ematen zion "Hernani" taldean parte hartu zuen.
Sagarzazurekin batera Gotzon Aranburu eta Garikoitz Pascual zeuden, eta besteak beste, bi ertzainei, polizia nazional bati eta Hondarribiako Guardia Zibilaren kuartelari buruzko informazioa jaso zuten horien aurka atentatua egiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea