Politika -
Egonkor eta bere kordean
Jose Antonio Alonso iktus batek jota Ramon y Cajal ospitalean dago
51 urteko PSOEko bozeramailea "bere kordean eta egonkor dago", ospitaleak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Jose Antonio Alonso PSOEko bozeramailea Ramon y Cajal Madrilgo ospitalera eraman behar izan dute arratsaldean, iktus batek jota, iturri sozialistek jakitera eman dutenez.
51 urteko PSOEko bozeramailea "bere kordean eta egonkor dago", Ramon y Cajal ospitaleak jakitera eman duenez.
Jaime Masjuan Vallejo Neurologia zerbitzuko doktoreak azaldu duenez, parlamentari sozialistak koadro neurologiko fokala du.
Alonsoren egoera egonkorra da eta bere familiarekin hitz egin du dagoeneko.
Alonsok (Leon, 1960) Diego Lopez Garrido ordezkatu zuen PSOEko bozeramaile gisa 2008ko martxoaren 24an. Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentearen laguna izan da txikitatik. Aurreneko Gobernu sozialistan Barne ministroa izan zen eta, ondoren, Defentsa ministro izatera pasa zen, Jose Bonok kargua utzi ostean. Defentsa ministro izan den lehen epailea izan da.