Politika -
Nafarroa: herri nagusiak
UPNk gehiengo absolutuarekin eskuratu ditu 25 Alkatetzak
PSNk, berriz, bigarren indarra izango da Nafarroan (11 gehiengo absolutuekin). Bildu, bitartean, hirugarren indar bihurtu da (gutxienez, 17 Alkatetzekin).
Erredakzioa
Nafarroako Foru Erkidegoan Alkatetza kopuru gehien lortu dituen alderdia da UPN, larunbat honetako Udalen osaketen ostean. Horrela, UPNk 25 Alkatetza irabazi ditu, gehiengo absolutuarekin, eta 18 udalerrietan zerrendarik bozkatuena izan da.
Nafarroako bigarren indarra PSE da, 11 Alkatetzan gehiengo absolutua lortu ondoren. Gainera, PSEko 13 zerrendek bozkatuenak izan dira.
Bitartean, Bilduk Nafarroako hirugarren indar bihurtu da. Gutxienez, 17 Alkatetza lortu ditu. Haietariko seietan aurkeztu den hautagai bakarra izan da eta gainontzeko zortzietan gehiengo absolutua eskuratu dute.
Tuteran, Luis Casado (UPN) izendatu dute udalerriko alkate. Casadok bere alderdiaren 8 boto eskuratu ditu eta gaiontzeko alderdiek euren hautagaiak bozkatu dituzte. Saioa bitartean, "Benetako Demokrazia Orain" taldeko kideak izan dira Udaletxearen aurrean.
Zizur Nagusian, Luis Maria Iriarte (UPN) izango da berriro alkate, azken lau urteetan oposizioan izan ostean. Iriartek bere alderdiaren sei zinegotzien bozak jaso ditu. Udalbatzarraren osoko bilkuran, alderdi bakoitzak bere hautagaiaren alde egin du.
Baztanen, Garbiñe Elizegi Bilduko zerrendaburuak eskuratu du Alkatetza, Bilduren eta Baztango Ezkerraren arteko akordioari esker. UPNk bost boto izan ditu eta NaBak bozkatzeari uko egin dio.
Barañainen, Jose Antonio Mendive UPN alderdiko zerrendaburua alkate izendatu dute berriro. Maiatzaren 22ko hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izan zen eta ondorioz, zazpi zinegotzi lortu zituen. NaBairekin bat egitea errefusatu zuen Bilduk eta PSEko hautagaiari eman dio botoa. Akordio eza honen ondorioz, Mendivek lortu du Alkatetza.
Alsasuak Bilduko alkatea izango du, Garazi Urrestarazu, hain zuzen ere. Bere alderdikideen lau boto jaso ditu. NaBaik eta I-Ek, bitartean, zuri bozkatu dute.
Berriozarren, NaBaik lortu du botoen gehiengoa eta ondorioz, Patxi Lasa izango da alkate berria. Lasak agintaldia errepikatuko du, bere alderdiaren eta Bilduren botoei esker. PSN, UPN, I-E eta PPN alderdiek haien hautagaien alde bozkatu dute.
Zerrenda bozkatuena izanda, PSNko Antonio Gilak lortu du Alkatetza Ansoainen, Bilduren eta NaBairen arteko botoek gehiengoa batzen bazuten ere (absolutua ez bada ere).
Beran, berriz, Marisol Taberna Aralarreko zerrendaburuak irabazi du Alkatetza.