Politika -
KATALUNIA
Urriaren 1eko epaiagatik espetxean daudenak 'berehala askatzea' eskatu dute familiek
Presoetako batek, jadanik aske dena, espetxeetako "esperantza eta ahalduntze mezuak" baztertu ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urriaren 1eko epaiko protestetan atxilotutako eta espetxeratutako pertsonen familiek "berehala askatzea" eskatu dute Kataluniako probintzia hiriburuetan aldi berean egindako lau prentsaurrekotan.
Mercè Ruedak, Francesc Colominasen amak, bere babesa erakutsi die protestetan atxilotutako guztiei: "Preso politikoen izaera aldarrikatzen dugu berriz haientzat guztientzat".
Paulak, astelehenean aske geratu zen presoak, espetxeez jendarteratzen ari den kontaketa baztertu du: "Espetxeetan sortzen diren esperantza eta ahalduntze mezuek ez dute barruan bizi dena islatzen", adierazi du.
Lleidan, auzipetuen familiek protestetan atxilotutako lau pertsona (Martí, Andreu, Mohammed y Othamane) askatzea eskatu dute, eta CIE-n hiru urteko kaleratze zigorra duten pertsonak daudela adierazi dute.
Gironan espetxeratutako bost pertsonen babesean diharduten kolektiboetako ordezkari batek "gazteria pairatzen ari den kriminalizazioa" kritikatu du, Pompeu Fabra plazan, eta hauek ez seinalatzea eskatu du.
Tarragonan ere hiriko hiru espetxeratuen familiak Cols plazan bildu dira haien askatasuna aldarrikatzeko.