Politika -

EiTB Focus

Euskal herritarren % 60 preso katalanak indultatzearen alde dago

EiTB Focus inkestak Kataluniako 'proces' auziaren epaiari buruz ere galdetu du.

EAEko herritarren % 59,7 da Kataluniako politikari presoentzako indultu baten aldekoa.
EAEko herritarren % 59,7 da Kataluniako politikari presoentzako indultu baten aldekoa.
EAEko herritarren % 59,7 da Kataluniako politikari presoentzako indultu baten aldekoa.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal herritarren % 60 preso katalanentzako indultuaren alde dago. Halaber, Kataluniako proces auziaren albisteak jarraitu ote dituzten galdetu dietenean, % 88,1ek baietz erantzun du.

Balizko indultua, Kataluniako presoentzat

Kataluniako procesen jarraipena

Igande honetan argitaratutako inkestaren lehen alearen arabera, EAEn Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke A10eko hauteskundeak, eta EH Bilduk aulki bat lortuko luke Nafarroan.

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.200 pertsonak (Arabako 400, Bizkaiko 400 eta Gipuzkoako 400) parte hartu zuten Gizakerrek EiTBrentzan egindako inkestan.

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.

Inkesten % 24,3 euskaraz egin zen, eta gainerako % 75,7a, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak izan ziren.

Landa-lana 2019ko urriaren 28tik 30era egin zuten, telefono bidezko elkarrizketa bidez. Galdeketaren iraupenaren batez bestekoa 3,97 minutukoa izan zen. Galdeketa motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak 9.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Epaiketak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus Kataluniako prozesua zuzenean