Politika -
Ordes, Coruña
Lehergailu bat zartarazi dute PPren egoitza batean, Galizian
Eztandak ez du inor zauritu, baina inguruko eraikinetan kalteak egin ditu.
Erredakzioa
Lehergailu bat zartarazi dute bart Alderdi Popularrak Ordesen (Coruña) duen egoitza batean, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Eztandak ez du inor zauritu, baina inguruko eraikinetan kalteak egin ditu, aurrealdean eta leihoetan batez ere.
Aipatu iturriaren arabera, goizaldeko bostetan izan da erasoa, Ordeseko Alderdi Popularraren bulegoaren atarian.
Guardia Zibilak hartu du ikerketa egiteko eta gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko ardura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea