Politika -

Epaiaren zain daude

Sortu legeztatzea eskatu du Europako legelari elkarte batek

"Sorturi buruzko erantzun arin baten bidez bake prozesuari aukera bat eman" diezaioten eskatu dio Auzitegi Konstituzionalari Demokraziaren eta Giza Eskubideen aldeko Europako Legelarien Elkarteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELDH Demokraziaren eta Giza Eskubideen aldeko Europako Legelarien Elkartearen aburuz, Sorturen legeztatzea "bake prozesuaren sendotze prozesurako ezinbesteko pausoa izango da". Elkarte honen iritzian, "Sortu legeztatu ondoren, Espainiako euskal hiritarrek prozesu demokratikoan parte hartzeko bidea zabalik izango dute".

Ohar baten bidez, "beharrezkoa den Konstituzionalaren independentzia arriskuan ez jartzeko" eskatu die elkarte honek Espainiako Gobernuari eta alderdi politikoei.

Halaber, "Lisboako Hitzarmenean jasotako Europar Batasuneko Eskubideen Oinarrizko Gutunaren betebeharrak" bete behar ditu Espainiako Gobernuak. Hori dela eta, behar izanez gero, Gobernu espainiarrari hura gogoratzeko eskaera egin dio Europar Batasunari, bereziki "eskubide zibilei eta politikoei dagokionez".

Elkarte honen arabera, Sortuk aurkeztutako estatutuek helburu politikoak lortzeko bortxakeriaren erabilera "anbiguotasunik gabe" errefusatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea