Politika -
Ekimena
Diputatuen eta senatarien ondasunak publiko izango dira irailetik
Datu horiek Kongresuaren eta Senatuaren webguneetan izango dira ikusgai, bi ganbaretako presidenteek taldeei proposatu dietenez.
Erredakzioa
Herritarrek diputatuen eta senatarien ondasunak ezagutu ahalko dituzte irailetik, datu horiek publikatu egingi baitituzte Kongresuaren eta Senatuaren webguneetan.
Halaber, irailetik, parlamentarioek ezingo dituzte kobratu pentsioen osagarriak ezta kalte-ordainak ere lanean badaude edo beste pentsio bat kobratzen badute.
Berrikuntza horiek Jose Bono eta Javier Rojo Kongresuko eta Senatuko presidenteek proposatuko dizkiete taldeei, Mahai Bateratuen bileran, parlamentarioen "pribilegioak" amaitzeko.
Azkenean, baina, ez dute zorroztu bateraezintasunen araudia, egungoa nahikoa dela iritzita.