Politika -

Batzorde Erregionala

PSNk Gobernuan sartu ala UPNren oposizioa izan erabaki beharko du

Bilera-sorta amaitu ondoren, PSNk erabaki zuen ezin zuela UPNren alternatiba bat osatu NaBairekin, Ezkerrarekin eta Bildurekin, azken horrek ez baitzuen ETAren desagerpena eskatu nahi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSNren Batzorde Erregionalak UPN buru izango duen Gobernuan sartu ala Parlamentuan oposizioko buru izan erabaki beharko du bihar.

PSNren Batzorde Erregionalak bi astetan egingo duen bigarren bilera izango da. Lehenengoan, Roberto Jimenez idazkari nagusiari alderdi politiko guztiekin bilera-sorta egiteko eskatu zioten, programa gauzatu ahal izateko formula egokiena zein izango den erabakitzeko.

Hasiera batean, hauteskunde-programa zen haien "konpromiso bakarra" eta "edozein agertokirako ateak irekita" zituztela esan zuten.

Une horretatik aurrera, ofizialki jarri zituzten martxan UPNren eta PSNren arteko negoziazioak, Yolanda Barcina buru zutela. Nafarroako presidentetzarako hautagai erregionalistak, geroztik, aurretik ere esan izan duen bezala, PSNrekin koalizio-gobernu bat sortzeko ateak zabalik dauzkatela azpimarratu du, baina legealdi osorako "egonkortasuna" bermatuz gero.

Beraz, negoziazioak amaitu gabe badaude ere, Barcina buru izango duen koalizio-gobenuak UPNko bost kontseilari eta PSNko hiru izango ditu eta alderdi bakoitzeko kontseilari bana presidenteordea izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea