Politika -
Eztabaida
Aralar: 'Eskoltak udaletxe barruan egotea debekatzea, positiboa da'
Bestalde, Patxi Zabaletak ETAko ustezko kide baten azken atxiloketari buruz adierazi duen arabera, "egoera honekin harreman zuzena ez duen jazoera bat da".
Erredakzioa
Aralarren koordinatzailearen, Patxi Zabaletaren, arabera, Bilduk Andoaineko udaletxe barruan eskoltarik ez egotea erabakitzea, normalizazio politikorantz doan "aldaketaren erakusgarri positiboa da", eta "ez da beti abiadura berdinean egiten, baina gertatzen ari da eta gertatzen jarraituko du".
Alderdiaren parlamentariak, Aintzane Ezenarrok, gai hauekin "eztabaida sortzeko burugogorkeria" kritikatu du. "Beste lekuetan normaltasunez egiten da", eta horrek esan nahi duena, "beste helburu batzuen erantzuna dela", adierazi du.
Bestalde, aurreko ostiralean, Frantzia eta Italiako mugan, ETAko ustezko kide baten azken atxiloketari buruz galdetu diete. Horren inguruan, Zabaletak esan duen arabera, "egoera honekin harreman zuzena ez duen jazoera bat da".
"Hori da Estatu espainiarraren arazo eta urritasun handia; eraberritu egin behar da, eguneratu eta XXI. mendean justifikaezina eta jasangarria ez den legislazio bat izaten utzi behar du", ihardetsi du amaitzeko.