Politika -

Radio Euskadin

Pastor: 'Etengabean zelatari izaten jarraitzen du ETAk'

Ostiraleko azken atxiloketaren ostean, zinegotziak babesteko eskatu die Bilduko alkateei PSEko bozeramaileak, eta honen arabera, eskoltak "ez dute ez uzkurtzen ez mehatxatzen, babestu egiten dute".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSEko bozeramaileak, Jose Antonio Pastorrek, adierazi duen arabera, aurreko ostiraleko azken atxiloketak frogatzen duenez, "etengabean zelatari izaten jarraitzen du ETAk". Hori dela eta, zinegotziak babesteko eta Andoaineko eta Lasarteko "onbiderako" keinuak bazter batean uztea eskatu die Bilduko alkateei.

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, sozialisten burukideak Andoaineko zinegotziaren erabakia gaitzetsi du, hau da, udaletxean eskoltak sartzea debekatzea eta segurtasun-arkua kentzea. Azken neurri hau ere Lasarten hartu dute.

Horrez gain, Bilduk erakundeetan egin behar duen lana "gaizki hasi" duela esan du, eta ziur dago hautetsiak egindako keinuak "ez direla onbiderakoak izan". "Betiko obsesioez kezkatzen dira eta duela 20 urteko argazki bat begiratzen ari garela dirudi", damu du.

Horregatik, Bilduko kargu publikoei zuhurtasuna eta zentzua eskatu die, eta argitu nahi izan dienez, eskoltak "ez dute ez uzkurtzen ez mehatxatzen, biktima bat babesten dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea