Politika -
Eztabaida
Alternatiba: 'Eskolten sarrera debekatzea erabaki zuzena da'
Alternatibako bozeramaileak, Oskar Matutek, esan duen arabera "progresiboki gizartearen desmilitarizazioan aurrera egiteko gai izan behar gara".
Erredakzioa
Alternatibako bozeramailearen, Oskar Matuteren, arabera, Andoaingo eta Lasarte-Oriako udalek eskolten sarrera udaletxetan debekatzeko hartu duten erabakia "egokia" da.
Komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, neurri egoki bat da, egoera politiko berriarekin bat datorrena, eta salbuespen egoerei aurre egiten die pertsona guztien eskubide guztiak inposatzen diren momentu batean, eta armak betirako desagertu behar dira.
Alternatibak azpimarratu duen arabera, bakearen, demokrazia erreala eta partizipatiboaren eta udalak herriak hautestontzietan utzi duen erabakia burutzeko momentua da; eta horretarako armak alde batera utzi behar dira. "Progresiboki gizartearen desmilitarizazioan aurrera egiteko gai izan behar gara gizarte normalizatu bat, demokratiko bat eta elkarrizketarako irekia sortzeko", esan du Matutek.