Politika -

Gasteizko Udalean

Zinegotzien aurrekontua % 10 murriztea proposatu du Bilduk

Arabako hiriburuan egindako agerraldian, Kike Fernández de Pinedo Bilduko bozeramaileak koalizioaren hainbat proposamen aurkeztu ditu. Helburua, Udalaren kudeaketa "irekia eta gardena" izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaleko taldeei, kargudunei eta aholkulariei bideratutako aurrekontua % 10ean murriztea proposatu du gaur Gasteizko Bilduk. Krisiaren harira, "zentzuzko neurria" dela defendatu du koalizioak.

Arabako hiriburuan egindako agerraldian, Kike Fernández de Pinedo Bilduko bozeramaileak koalizioaren hainbat proposamen aurkeztu ditu. Helburua, Udalaren kudeaketa "irekia eta gardena" izatea.

Bere hitzetan, urtea bukatu aurretik hiritarren parte-hartzearen inguruko arautegi berria egin behar du Gasteizko Udalak.

Bestalde, euskararen alorrean "atzerapausoa" salatu du Bilduk eta Javier Maroto alkateak iragarri dituen austeritate neurriak "itxurazkoak" direla esan du.

Euskararen inguruan, Euskara Saila Funtzio Publikoaren sail berberean sartzea "atzerapausoa" dela kritikatu du Bilduk. "Langileen artean egin beharreko tramite huts moduan hartu du euskara", adierazi du.

Bilduk ere proposatu du Udal Gobernu Batzordea ordezkaritza lortu duten alderdi guztiei irekitzea, eta Udalaren kudeaketa irekiagoa eta parte-hartzeailegoa izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea