Politika -

Katalunia

Kontu Auzitegiak Puigdemont eta Junqueras deitu ditu, U-1eko gastuak kitatzea xede

2020ko urtarrilaren 28rako deitu dituzte Carles Puigdemont eta Oriol Junqueras, garai hartako Kataluniako presidentea eta presidenteordea, hurrenez hurren.

Carles Puigdemont, komunikabideekin, U-1ean. EiTBren bideo batetik harttako argazkia.
Carles Puigdemont, komunikabideekin, U-1ean. EiTBren bideo batetik harttako argazkia.
Carles Puigdemont, komunikabideekin, U-1ean. EiTBren bideo batetik harttako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontu Auzitegiak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia eta Oriol Junqueras Generalitatearen presidenteorde ohia deitu ditu, 2020ko urtarrilaren 28rako, 2017ko urriaren 1eko erreferendumak sortutako gastuen behin-behineko kitapena zehaztea xede.

Societat Civil Catalanak (SCC) jakinarazi duenez, urriaren 1eko kontsultarekin lotutako beste kontseilari ohi batzuk ere deitu dituzte; besteak beste, Neus Munte, Toni Comin, Clara Ponsati, Jordi Turull, Raul Romeva, Josep Rull eta Joaquim Forn.

Fiskaltzak eta SCCk adierazi dutenez, Kontu Auzitegiak gastu horiek ordaintzeko edo horiei abala emateko eskatuko die; egingo ez balute, deitutakoen ondasunak bahitzeari ekingo liokete. 2017ko erreferendumaren antolatzaileen aurkako salaketa aurkeztu zuen Societat Civil Catalanak.

Urtarrilaren 28an, 09:30ean

Guztira, garai hartako hogeita hamar bat kontseilari ohi eta Kataluniako Gobernuko goi-kargu deitu dituzte, "erreferendumaren gastuekin eta ordainketekin lotutako behin-behineko kitapenaren praktikarako".

2017ko urrian goi-karguak zirenen artean, hauek deitu ditu Kontu Auzitegiak: Amadeu Altafaj, Natalia Garriga, Ignasi Genoves, Jaume Mestre, Antoni Molons, Joaquim Nin, Eva Maria Pardo, Teresa Prohias, Albert Royo, Jordi Serra, Francesc Sutrias, Josep Vidal, Rosa Vidal eta Aleix Villatoro. Auzitegiak zehaztu duenez, zuzenean agertzeko aukera izango dute, edo, bestela, "euren eskubide eta interesen defentsarako behar bezala izendatutako ordezkari baten bidez".

Ohar batean, SCCk adierazi du "guztiz beharrezkoa" dela "proiektu horren liderrek hori gauzatzeko erabili duten ditu publikoaren azken zentimoa ere ordaintzea"; izan ere, SCCRen iritziz, erreferenduma "Katalunia hondamen ekonomikora ari da eramaten". Gainera, Societat Civil Catalanaren esanetan, bozketak "zatiketa eta konfrontazioa ekartzen ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Kataluniaren independentzia Eguneko albisteak Albisteak Puigdemont gaur Kataluniako prozesua zuzenean ERC azken ordukoa