Politika -

Akats informatikoa

PPk zinegotzi bat lortu du Zerainen, boto bakarra lortuta

Boto gehien lortu zuen alderdiak, Zeraingo Herri Kandidaturak (93 boto), Udaleko bost zinegotziak exijitu zituen, eta helegitea jarri zuen bere egunean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak PPren alde jo du Zeraingo Udalean eta zinegotzi bat onartu die popularrei, nahiz eta Gipuzkoako herri horretan boto bakarra lortu zuten.

Boto gehien lortu zuen alderdiak, Zeraingo Herri Kandidaturak (93 boto), Udaleko bost zinegotziak exijitu zituen, eta helegitea jarri zuen bere egunean. Ondorioz, Udalaren osaketa ez zuten ekainean egin, eta uztailaren 2ra atzeratu zuten.

Gaur ezagutu den epaiaren arabera, PPk zinegotzia lortu du Zerainen. Nahiz eta "akats informatikoa" egon zela onartu, epaitegiak adierazi du Zeraingo Herri Kandidaturako kideak ez zirela boto zenbaketan egon. Horrez gain, ez zuten boto-zenbaketa hori berehala errekurritu, auzitegiaren arabera.

Hautetsien zerrenda publikatu zutenean jarri zuten helegitea Zeraingo Herri Kandidaturako Kideek. 93 boto lortuta, Zeraingo bost zinegotziak lortu behar zituzten, eta PP ordezkaritzarik gabe gelditu behar zen.

Akats informatiko baten ondorioz, 0 boto jarri zizkioten ZHK hautetsi bati, eta PPri zinegotzi bat eman zioten.

Akatsa onartuta, EAEko Auzitegiak esan du boto-zenbaketan ez zela ZHKko inor agertu, eta, behin zinegotziak zeintzuk diren iragarrita ezin dela helegiterik aurkeztu.

Bestalde, PP Zeraingo zinegotziari uko egiteko biderik onena aztertzen ari da.

Borja Semper Gipuzkoako PPko presidentearen hitzetan, bere alderdiak "ez du erantzukizunik" auzi horretan, eta zinegotzi hori ez dagokiela esan dute berriro.

"Ez dugu akats informatiko baten ondorioz lortutako zinegotzi bat izan nahi", esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea