Politika -

Premiazko erreforma

Bilduk bizkartzainak debekatzekotan, Rubalcabak erreforma egingo du

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen premiazko erreforma egingo dutela jakitera eman du Barne ministroak, Bilduk udaletxeetara bizkartzainen sarrera debekatzen jarraitzen baldin badu.

Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteordea eta Barne ministroa. Argazkia: EITB
Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteordea eta Barne ministroa. Argazkia: EITB
Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteordea eta Barne ministroa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteordea eta Barne ministroak iragarri duenez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen premiazko erreforma egingo dute, Bilduk udaletxeetara bizkartzainen sarrera debekatzen jarraitzen baldin badu.

"Premiazko bidea erabilita egingo dugu eta arin ateratzeko Parlamentuaren babesa lortuko dugulakoan nago", argitu du ministroak.

Hala ere, Rubalcabak azpimarratu duenez, kasu bat besterik ez da eman, Andoaingoa, eta "alkatearekin hitz egingo" duela azaldu du Barne ministroak. Bitartean, auzia aztertzen ari dira Barne eta Justizia Ministerioek, "Euskadiko zinegotzien segurtasuna babesteko eskaera judizial bat edo erreforma legal bat beharrezkoa den jakiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea