Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

'Biktima mediatikoei soilik egiten zaie kasu'

Bi biktima bildu ditu Radio Euskadik; bata ETAren biktima da, eta, bestea, polizia-abusuena. Aintzatespena, mina eta justizia izan dituzte hizpide.

Robert Manrique, Peio Aizpuru eta Ander Arzak. Argazkia: Radio Euskadi.
Robert Manrique, Peio Aizpuru eta Ander Arzak. Argazkia: Radio Euskadi.
Biktimen arteko topaketak, bizikidetza sustatzeko lanean

1:57

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Robert Manrique larri zauritu zuen ETAren Hipercorreko atentatuak, 1987ko ekainaren 19an. Egun hartan, ETAren bonba batek 21 hildako eta 46 zauritu utzi zituen. Peio Aizpuruk anaia galdu zuen 1984ko martxoaren 22an; Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen, eta Polizia Nazionalak hil zuen, bera eta beste hiru taldekide.

Foro Sozialaren laguntzaren bidez, Tabakaleran batu ditugu, Donostian, eta euren bizipenez hitz egin dute. Biek diote argitze judizialak "mina pairatzen" laguntzen duela, eta erakundeen eta gizartearen aintzatespena "ezinbestekoa" dela justizia egiteko, giza eskubideak urratzen diren guztietan. Biek gaitzetsi dute nola erabili dituzten alderdi jakin batzuek biktimak, modu alderdikoian egin baitute, eta uste dute beharrezkoa dela presoen sakabanaketarekin amaitzea.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du,
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ETA albisteak Eguneko albisteak Pasaia albisteak Albisteak Irrati programazioa Terrorismoaren Biktimak Gaur Polizia indarkeriari buruzko albisteak