Politika -

Presidentetza Federala

Extremadurako hiru diputatu bihurriei zuzenketa bat eskatu die IUk

Extremadurako hiru diputatu bihurriek Jose Antonio Monagoren (PP) inbestiduran kontra bozkatzea nahi du IUko zuzendaritzak. Extremadurako ordezkariek abstenitzea erabaki zuten.

Cayo Lara IUko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE
Cayo Lara IUko koordinatzaile nagusia
Cayo Lara IUko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izquierda Unidako Extremadurako hiru diputatu bihurriek Jose Antonio Monagoren (PP) inbestiduran kontra bozkatzea nahi du IUko Presidentetza Federalak. Extremadurako ordezkariek abstenitzea erabaki zuten.

Presidentetzaren bilerak lau ordu eta erdiko iraupena izan du. Pedro Escobar Extremadurako IUko koordinatzailea ez da bileran izan. Meridan Extremadurako Parlamentua osatzeko osoko bilkura egin behar zuten gaur eta Escobar haserre agertu da koalizioaren zuzendaritzarekin.

Bileraren ostean, Miguel Reneses IUko Antolakuntza idazkariak Presidentetzaren erabakiaren berri eman du. Ebazpenak aldeko 30 boto jaso ditu, eta kontrako bi. Cayo Lara koordinatzaile nagusiari erabateko babesa eman dio Presidentetzak.

Horrela, IUko zuzendaritzak ez ditu Extremadurako ordezkariak zigortuko. Hala ere, Pedro Escobarri eta IUko kideei "akats politikoa" zuzentzeko eskatu die. Ez da zigorrik izango, baina Extremadurako alderdikideek "akats politikoa" zuzendu beharko dute, ebazpenaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea