Politika -

Terrorismoaren biktimak

Maixabel Lasa: 'Memoriaren zentroa hastear dago'

Maixabel Lasak "adostasuna" eskatu die alderdi politikoei hastear dagoen biktimen memoriarako zentroa sortzeko.

Maixabel Lasa eta Jose Luis de la Cuesta. Argazkia: EFE
Maixabel Lasa eta Jose Luis de la Cuesta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariaren hitzetan, terrorismoaren biktimen memoriarako zentroaren diseinua "hasieran" eta "haur-oihaletan bezala" dago une hauetan, eta "adostasuna" eskatu die alderdi politikoei zentroa sortzeko.

Jose Luis de la Cuesta Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko presidentearekin batera agerraldia egin du Lasak Eusko Legebiltzarrean terrorismoaren biktimen egoera eta beharrak aztertzeko ponentzian.

Ponentzian bi gai jorratu dituztela azaldu dute: memoriaren zentroaren sorkuntza eta ETAko terrorismoagatik EAEtik alde egin behar izan zuten lagunentzako neurri berezien azterketa.

Maixabel Lasaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak memoriaren zentroari buruzko "gogoeta" egiteko epea zabaldu du; ildo horretan, memoriaren zentroaren garapena "gutxika" egingo da, eta lan hori "gardentasunez eta modu partekatuan" egingo dutela gaineratu du.

Oraingoz, Eusko Jaurlaritza Berlingo eta Bartzelonako biktimen memoriarako zentroetara joango da informazioa biltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea