Politika -

Dokumentazioa

Biografia: Martin Garitano, ibilbide luzeko kazetaria

Hainbat hedabidetan lan egin du, tartean Egin, Euskadi Informacion eta Gara egunkarietan eta Info7 irratian.

D.P.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Larrañaga (Bergara, 1963) ibilbide luzeko kazetaria da, eta bi hamarkadaz hedabideetatik politikaz idatzi eta gero, Gipuzkoa gobernatzeko erronka du orain.

Garitano independente gisa aurkeztu da Bilduko zerrendetan.

Egin egunkariko erredaktoreburu izan da, Euskadi Informacion-eko zuzendari eta Gara-ko zuzendariorde. Egun Info7 irratian ere egiten zuen lan.

Ahaldun nagusi kargutik, lurraldeko proiektu handien kudeaketa egin beharko du, hala nola Pasaiako kanpo portua, Abiadura Handiko Trena eta Zubietako erraustegia. Garitano horien guztien aurka agertu da.

Ahaldun nagusi berria ezkonduta dago eta zazpi urteko seme bat dauka. Egun Donostian bizi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea