Politika -

Garitano, ahaldun nagusi

PPk ituna eskaini die EAJri eta PSEri Bilduren 'kaltea txikitzeko'

Borja Semper PPren Gipuzkoako presidenteak uste du Garitanok ETAren desagerpena eskatzeko aukera "galdu" zuela atzo.

Borja Semper PPren Gipuzkoako presidentea. Argazkia: EITB
Borja Semper PPren Gipuzkoako presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Semper PPren Gipuzkoako presidenteak ituna eskaini die EAJri eta PSE-EEri Bilduren kudeaketak egingo omen duen "kaltea txikitzeko" eta erakundeetan sortuko duen "tentsio" estrategiari aurre egiteko.

Semperrek Gipuzkoako egoera politikoaren eta instituzionalaren inguruko gogoeta egin du gaur Martin Garitanok ahaldun nagusi kargua hartu eta biharamunean.

Buruzagi popularrak uste du Garitanok ETAren desagerpena eskatzeko aukera "galdu" zuela atzo. Izan ere, Semperren arabera, Garitanok "ez du uste" ETAk "desagertu behar duenik".

Haren esanetan, "EAJ ''Bildu shock''etik suspertzen bada, bidea dago egiteko, eta baita PSE-EErekin ere" akordioak lotu eta koalizio abertzaleari "80ko hamarkadara itzultzeko egitasmoa" galarazteko.

Gipuzkoako PPren presidenteak azaldu duenez, ez da oposiziotik agintzeko eskaintza bat, EAJk esan duen moduan, zeren formula hori "gezurrezkoa" da: "Inork ez du oposiziotik agintzen".

Zerbait lortzekotan, oposizioko taldeen batasunak Bilduren kudeaketak eragingo omen duen "kaltea txiki" dezakeela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea