Politika -

Bateragune auzia

Otegiren eta Usabiagaren absoluzioa eskatu dute munduko 110 sindikatuk

LABen ordezkaritza batek proposatutako ebazpena aho batez onartu dute sindikatuek Sindikatuen Nazioarteko Konferentzian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafa Diez Usabiaga LAB sindikatuko idazkari nagusi ohiaren eta Bateragune auziko gainerako auzipetuen absoluzioa eta aske uztea eskatu dute mundu osoko 110 sindikatuk.

Besteak beste, Arnaldo Otegi eta Diez Usabiaga auzipetu zituzten Batasuna berriz osatzen saiatzeagatik. LABeko agintari ohia 2010eko apirilean aske utzi zuten 30.000 euroko bermepean. Baltasar Garzon epaileak Diez Usabiaga aske uztea erabaki zuen, bere ama zaindu ahal izateko.

Bost kontinenteetako ehunka sindikatuek onartu dute Bateraguneko inputatu guztien absoluzioa eta askatasuna eskatzen duen ebazpena. ''Nazioarteko Sindikatuen Batasuneko Mundu Konferentzia'' ospatzen ari dira sindikatuak Parisen, ekainaren 25era arte.

Konferentzia horretan LAB sindikatuko Zerbitzuetako ordezkaria den Juan Carlos Vizan eta Haizea Isasa Iparraldeko LABeko kidea izan dira. Aho batez onartutako ebazpena LAB sindikatuaren ordezkaritza batek proposatu du.

Ebazpen horretan, epaiketaren "izaera politikoa" azpimarratzen dute sindikatuek, eta "epaiketa politiko mota horiek erabat ulertezinak eta salagarriak dira, batez ere, Euskadin ziklo berri bat zabaltzen ari denean gatazka politikoari irteera negoziatu bat bilatzeko."

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea