Politika -

Agintealdiko lehen erabakia

Bilduk 11tik 8ra murriztu ditu Gipuzkoako Aldundiko departamentuak

Hauexek dira: Ahaldunaren Kabinetea, Berdintasun Zuzendaritza, Parte-hartze Zuzendaritza, Euskara Zuzendaritza, Migrazio Zuzendaritza, Administrazioa eta Funtzio Publikoa, eta Ondasun eta Finantzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koalizio abertzaleak Martin Garitanoren Foru Gobernuko organigrama jakitera eman du. Organigrama horren antolakuntzan departamentu batzuk elkartzeko "ahaleginak" egin dituzte, aurreko hamaika departametuak zortzitan batuz.

Azalpenen arabera, ahaldun nagusiaren Kabineteak Foru Gobernurako "zeharkakoak" diren gaiak, gainontzeko departamentuetan eragina dutenak, hartuko ditu.

Ondorioz, Garitanoren gobernua hurrengo departamentuetan banatuko da: Ahaldun Nagusiaren Kabinetea, Berdintasun Zuzendaritza, Parte-hartze Zuzendaritza, Euskara Zuzendaritza, Migrazio Zuzendaritza, Foru Administrazioa eta Funtzio Publikoa, eta Ondasuna eta Finantzak. Hauekin batera, Azpiegiturak eta Mugikortasuna, Gizarte Politika, Nekazaritza Garapena, Berrikuntza eta Turismoa, Ingurugiroa eta Lurraldearen Antolakuntza, eta Gazteria, Kultura eta Kirola.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea