Politika -
Radio Euskadin
Garitano 'bigarren Patxi Lopez bat' izatearen beldur da Egibar
Pastorrek (PSE) eta Barredak (PP), aldiz, EAJri leporatu egin diote Bildu erakundeetan egotea, proiektu handiak arriskuan jartzea eta koalizioarekin herria erdibana egin nahi izatea.
Erredakzioa
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia "bigarren Patxi Lopez bat" izatearen beldur dela esan du Joseba Egibar EAJko GBBko presidenteak. Izan ere, Egibarren hitzetan, Garitanok "ez du gobernu programarik" eta "inbestidura eguneko hitzaldian orokortasunak baino ez zituen esan".
Radio Euskadiko tertulian, Egibarrek gutxiengo gobernua duela gogorazi dio Bilduko ahaldun nagusia berriari.
"Badirudi herritarren parte-hartzea handitu nahi duela, zuzeneko kontsultak barne. Ikusiko dugu ea nolako formulak proposatzen dituzten, baina Biltzarretan esandakoarekin bat etorri beharko dute, gehiengo osorik ez dutelako", azaldu du agintari jeltzaleak.
Egibarren ustez, ahaldun nagusia "arazoak saihesten saiatuko da, alderdi politiko guztiekin geometria aldakorra eginez".
Pastor eta BarredaBestalde, Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak EAJri leporatu dio itun orokor bat egin, egonkortasuna bermatu eta proiektu garrantzitsuak bultzatzeko "PSEk emandako aukera alferrik galdu izana".
Azkenik, Leopoldo Barreda PPko bozeramailearen arabera, "egungo agertokia ez da urnetatik atera, alderdi batzuek egoerari aurre egiteko gaitasun faltaren ondorioa da". Gainera, EAJri Bildurekin herria erdibana egin nahi izatea leporatu dio.