Politika -

Judizmendi auzoan

Ertzaintzak aske utzi ditu Gasteizen atxilotutako hiru gazteak

Atxilotuek 24, 22 eta 17 urte dituzte. Hirurak igande goizean atzeman dituzte Judizmendi auzoko jaietan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak aske utzi ditu Gasteizen atxilotutako hiru gazteak epailearen aurrean deklaratzera deitzen dituzten arte. Atxiloketak goizean egin dira agintearen agenteen kontra egindako atentatua eta terrorismoa goratzea leporatuta.

Herrizaingo Sailaren arabera, atxilotuak arratsaldeko lehen orduan askatu dituzte, nortzuk diren berretsi ondoren. Orain epailearen deiaren zain egin beharko dute.

Gertaera 07:45 aldera jazo da, Ertzaintzaren auto bat Judizmendi auzoan zegoela, jaiak direla eta, garbiketa zerbitzuak babesteko ETAko presoen eta legez kanpo dagoen Segiren aldeko pankarta eta pintadak kentzen zituzten bitartean.

Herrizaingo Sailaren oharrean agertzen denez, bat-batean mutil bat poliziaren furgoneta batera gerturatu da eta "Gora ETA militarra" idatzi du. Horren ostean, ertzainek gaztea atxilotu dute, terrorismoa goratzea egotzita.

40 lagun inguruko liskarraHala ere, poliziak atxilotua polizia-etxera eramaten ari zirela, bertan 40 bat pertsona agertu dira eta furgoneta inguratu dute, polizia-etxerako bidea irainka eta bultzadaka oztopatu nahiean.

Gainera, harriak, botilak eta beste hainbat objektu jaurti dizkiete kideak babestera etorri diren agenteei; horregatik, poliziek karga egin dute eta horietako bi atxilotu dituzte: 22 urteko emakumezko bat eta 17 urteko mutil bat. Azken honek kale indarkeriari lotutako aurrekariak zituen eta biei agenteen kontra atentatua egitea leporatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea