Politika -

Gabonetako mezua

Quim Torra: ‘Estatu espainiarra da gaur egun kezka larria sortzen duena Europan’

Quim Torrak erregearen Gabonetako mezuari erantzun dio Francesc Macia Generalitateko presidente ohiaren hilobiaren aurrean egindako lore eskaintzan.

Quim Torra Francesc Maciari egindako omenaldian. Argazkia: EFE.
Quim Torra Francesc Maciari egindako omenaldian. Argazkia: EFE.
Quim Torra Francesc Maciari egindako omenaldian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Generalitateko presidenteak Felipe VI.a erregearen Gabonetako mezuari erantzun dio: "Estatu espainiarra da gaur egun kezka larria sortzen duena Europan".

Montjuïceko hilerrian egindako hitzaldian esan du hori, Kataluniako Gobernuak lagunduta, 1933ko Eguberri egunean hil zen Francesc Macia Generalitateko presidente ohiaren hilobiaren aurrean urtero egin duten lore eskaintzaren ostean.

Torraren arabera, Espainia kezkagarria da Europarentzat, "giza eskubideak urratzen dituen estatua delako, Europako Justizia Auzitegien ebazpenak betetzen ez dituena eta katalanek autodeterminazio eskubidea gauzatzeko duten eskubide besterenezina ukatzen duena".

"Kataluniak bere eginbeharrak beteko" dituela eta subiranotasun osoa lortuko duela agindu du, eta Francesc Macia zein Pompeu Fabra (1948ko abenduaren 25ean hil zen), bide hori egiten laguntzen duten bi figura historiko, ekarri ditu gogora.

Macia politikariak "independentziara iristeko lerro zuzena zegoela bazekiela" uste du, eta Fabra gizatasunaren, tolerantziaren eta kultura unibertsalari egindako ekarpenaren adibidetzat du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainiako Felipe VI.a Gabonak Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Generalitatea