Politika -
Gobernu bilera
Espainiako Gobernu berria lehenbailehen eratzea espero du Eusko Jaurlaritzak
Erkorekak azpimarratu duenez, "zenbat eta lehenago eratu, orduan eta hobeto"; besteak beste, transferentziei heltzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak espero du Espainiako Gobernua lehenbailehen sortzea ekonomia, politika eta gizarte arloetako "erronkei" aurre egiteko. Izan ere, premiaz behar dute bi administrazioen "arreta bateratua", horien artean, egiteke dauden transferentziak.
Erkorekak Gobernu Bileraren ostean hitz egin du hedabideen aurrean, eta Gobernu zentralaren osaketaren inguruan apustuak egitea saihestu du, baina "zenbat eta lehenago eratu, orduan eta hobeto", esan du.
"Agenda erronkaz eta arreta jarri behar zaien beharrez beteta dago. EAEren kasuan, gai ekonomiko, politiko eta sozialek premiaz behar dute bi exekutiboen arreta bateratua", gaineratu du.
Transferentziak
Ildo horretan, 'Euskal agendan' dago, besteak beste, egiteke dauden transferentzien egutegia. Izan ere, datorren hilabetean urtebete beteko da Pedro Sanchezen gobernuak agenda hori onartu zuenetik.