Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Odon Elorza: 'Pixka bat urduri ari gara itxaroten'

Diputatu sozialistak ez du Sanchez urtea amaitu aurretik inbestitzeko zantzurik ikusten, eta azpimarratu du "10 hilabeteko blokeo politikoan" daudela.

Ondon Elorza PSOEko diputatua. Argazkia: EiTB
Ondon Elorza PSOEko diputatua. Argazkia: EiTB
Ondon Elorza PSOEko diputatua. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Odon Elorza PSOEren diputatu gipuzkoarrak salatu du "10 hilabeteko blokeo politikoan" daudela, "eskuindarren aldetik" uneotan, baina "ezkertiarren desadostasunak" ahaztu gabe, eta gobernua egon edo ez "nazionalista kataluniar erradikalen" mende egonik. Elorzaren arabera, horrek guztiak, "Voxen hazkunde arriskutsuarkein batera", demokrazia geldirik eta zain egotea eragiten dute. Era berean, horrek herritarren artean "deskonfiantza eta asperdura" eragiten dituela uste du politikari gipuzkoarrak.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Oriol Junqueras ERCren presidenteari buruz emandako ebazpenak bi ondorio izan dituela irizi dio diputatu sozialistak. Alde batetik, Carles Puigdemont Generalitatearen presidente ohiari egiten diola mesede handiagoa Junquerasi baino. Beste aldetik, zaildu egiten du ERCren eta PSOEren arteko inbestidura akordioa, eta Estatuaren Abokatutzak ebazpenaz esango duenaren mende geratzen da.

Bien bitartean, Elorzaren ustez, "herritarren eguneroko arazoen" irtenbidea "geldirik" dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont