Politika -

ETAko presoak

Asturiaseko espetxera eraman dute 'Fiti', Bidarten atxilotu zuten ETAko burua

Bestalde, Gorka Fraile Iturralde ETAko kideari hirugarren gradua ezarri diote eta Iruñeko espetxera eramatea proposatu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak Jose Maria Arregui Erostarbe, 'Fiti', ETAko burua Alacanteko kartzelatik Asturiasekora eramateko baimena eman du.

Herrizaingo Sailak ohar baten bidez jakitera eman du, 'Fiti'-k zigorraren hiru laurdenak bete dituela, eta egindako kaltearengatik barkamena eskatu duela; beraz, Alacanteko espetxeko Tratamendu Batzordeak bere familiatik hurbilago dagoen zentro batera eramatea proposatu du.

Lekualdaketak ez du espetxe-sailkapena moldatzen, eta lehen graduan jarraituko du zigorra betetzen, 100.2 artikulua aplikatuta. Artikulu horrek aukera ematen du preso bakoitzaren zigor betearazpena malgutzen.

Arregui Erostarbe 1992an atxilotu zuten Bidarten (Frantzian), talde terroristako buru izatea egotzita, eta 2000. urteko azaroan Espainiara itzuli zen. Egun, 30 urteko kartzela zigorra betetzen ari da, terrorismo, hilketa, mehatxu eta lesio delituengatik.

Gorka Fraile Iturralde

Bestalde, Gorka Fraile Iturralde ETAko kideari hirugarren gradua ezartzea erabaki du Espetxe Zuzendaritzak; 1998ko apirilean sartu zen espetxean, eta 25 urteko zigorra bete du, kalteak eragitea, lehergailuak edukitzea eta armak gordetzea egotzita.

Atxilotuak zigorraren hiru laurdenak bete zituen 2015eko abenduan, eta biktimei barkamena eskatu zien.

El Duesoko espetxeko Tratamendu Batzordeak hirugarren gradua ezartzea eta Iruñeko espetxera eramatea proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak