Politika -
Bizkartzainak udaletxean
Bildu: 'Neurri egokia zen, baina PP-PSErekin adostutakoa onartu dugu'
Bilduko zinegotziek prentsaurreko batean adierazi dute bizkartzainei udal eraikinetan sarrera debekatzeko neurria "zuzena" zela, eta euren asmoa ez zela PPren eta PSEren segurtasuna gutxitzea.
Erredakzioa
Andoaingo Bilduren iritziz bizkartzainei udal eraikinetan sartzea debekatzen zien neurria "egokia" zen, baina ostegunean PP eta PSE-Eerekin adostutako akordioa onartzen dute.
Ane Karrere alkateak Ainara Rodriguez zinegotziarekin batera eman du prentsaurrekoa. Bertan. PPrekin eta PSE_Eerekin adostutako akordioaren azalpenak eman dituzte. Bizkartzainak segurtasunaren inguruan beharrezkoak diren probak egiteko udaletxean sartu ahal izango dira azkenean, eta ikuskatu ondoren irten egingo dira.
Ainara Rodriguez zinegotziaren aburuz, gai hau "artifizialki puztu" nahi izan da, herrian "lasaitasunez" bizitzen zen bitartean. Rodriguezek esan du hasiera batean hartu zuten erabakia, hau da, bizkartzainei udaletxean sartzea debekatzen ziena "zuzena eta egokia" zela pentsatzen jarraitzen dutela, eta azaldu du horrekin ez zela PP eta PSE-EEko zinegotzien segurtasuna gutxitu nahi.
Rodriguezek esan du 14 bizkartzain egoteak udaletxeko eguneroko funtzionamendua oztopatzen duela.
Ane Karrere alkateak, berriz, adierazi du PPri eta PSEri euren proposamenak helerazteko eskatu zietela, eta aztertu ostean, azkenik akordio batera heldu direla. Akordio behin-behineko da eta protokolo bat ezarriko da.