Politika -

Sevillan

'Bildun demokratak' daudela esan du Gasteizko alkateak

Batasunaren ilegalizazioa defendatu du Gasteizko alkateak. "Baina indarkeria gaitzesten duten zinegotzi demokratak daudela esatea garrantzitsua da ere", adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal gizartearen sektore horrek "beti egin duen bezala", Bilduk, Batasunaren "oinordekoak, askatasuna zapaltzen du", baina koalizio horretan "indarkeria gaitzesten duten zinegotzi demokratak" daudela goraipatu du Javier Maroto Gasteizko alkateak (PP).

Marotok Sevillan egin ditu adierazpenak, udaletan dagoen askatasunari buruz eztabaidatzen zuen mahai batean konkretuki. Udalen bilera bat antolatu du Alderdi Popularrak Sevillan.

Batasunaren ilegalizazioa defendatu du Marotok, ETArekin amaitzeko "bidea zelako".

Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia bezalako erakunde garrantzitsuak berenagatu ditu Bilduk, eta baita Nafarroako eta EAEko beste hainbat udal ere. Horrek ezker abertzalearen sektore gogorra "bultzatu" du, Marotoren hitzetan.

"Baina egia ere bada, eta zenbaitetan ematen ez den informazioa diot, pertsona horietaz aparte beste batzuk ere badirela. Gasteizko Udalean Bilduko hiru zinegotzi daude, eta nahiz eta errurik ez kendu, indarkeria gaitzesten duten zinegotzi demokratak daudela esatea garrantzitsua da", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea