Politika -

Unidas Podemos

Juan Lopez de Uralde: 'Ez nuen espero laugarren presidenteordetza bat'

Unidas Podemoseko Arabako diputatuak aitortu duenez, "gure indarra txikiagoa da eta kasu batzuetan, ziurrenik, amore eman beharko dugu".

Juan Lopez de Uralde. ETBren bideo batetik lortutako argazkia
Juan Lopez de Uralde
Juan Lopez de Uralde. ETBren bideo batetik lortutako argazkia

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadiko eta Radio Vitoriako 'Ganbara' saioan egindako elkarrizketa batean, Juan Lopez de Uralde Unidas Podemoseko Arabako diputatuak esan du ez zutela espero laugarren presidenteordetza, baina haren ustez, "PSOE eta Unidas Podemosen artean sinatutako akordio politikoa da garrantzitsuena". "Garrantzitsuena edukiak eta egingo diren politikak dira", esan du. Ildo horretan, "ez dut uste garrantzirik eman behar zaionik", gaineratu du.

Lopez de Uralderen ustez, "batzen gaituen programa amankomuna landu behar da, eta sor daitezkeen ezberdintasunen gainetik jarri". Eta aitortu duenez, "desberdintasunak egongo dira". "Gure indarra txikiagoa da, eta kasu batzuetan ziurrenik amore eman beharko dugu kontu batzuetan, edo ez", azaldu du.

Bestalde, bere ustez, "oposizio basati eta muturrekoak erakusten du beste aukerarik ere ez dagoela, beraz, garrantzitsua da esperientzia hau ondo ateratzea", gaineratu du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak PSOE Eguneko albisteak Albisteak Podemos