Politika -
ESPAINIAKO GOBERNUA
Podemos Euskadi: 'Sei urtetan aukera politiko berri bat eraiki dugu, hutsetik hasita'
Unidas Podemos Espainiako Gobernuko kidea izateak herritar guztiei egingo diela mesede esan dute alderdi moreko ordezkariek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Podemos Euskadi pozik agertu da Espainiako Gobernu berriaren osaketarekin, eta gizarte osoak baikor eta itxaropentsu egoteko arrazoi asko dituela esan du, besteak beste, "gizarte eta berdintasun politiketan erreferente izango den Gobernua eratu delako Espainian'.
Donostian batu dira alderdiko hainbat kargu, Gros auzoan zabaldu duten egoitza berriaren inaugurazioan. Yahcov Ruiz Podemos Euskadiko antolakuntza idazkaria, Pilar Garrido alderdi morearen diputatua Kongresuan eta Maria Valiente Gipuzkoako koordinatzailea izan dira ekitaldian, hainbat jarraitzailerekin batera.
Ruizen hitzetan, "sei urtetan, ezerezetik, herritarren arazoei irtenbideak bilatzeko gai den alderdia" eraikitzea lortu dute, eta, orain, Espainiko Gobernuko kide izanda, "eskubideak berreskuratzea" dute helburu. "Eskuin muturraren aurrean euste-horma bat eraikiko du Espainiako Gobernuak", gehitu du.
EAEn alderdi morearen "eragikortasuna agerikoa" dela ere nabamendu du Ruizek, eta horren erakusle 2020ko aurrekontuak aurrera ateratzeko lortutako akordioa jarri du.
Unidas Podemos Espainiako Gobernuko kidea izateak herritar guztiei egingo diela mesede esan dute alderdi moreko ordezkariek.