Politika -

Testu bat irakurriko dute

Bilduk ez ditu ETAren aurkako mozioak bozkatuko

PPren ekimenari botoa ez diotela emango eta, horren ordez, testu bat irakurriko dutela iragarri dute ohar batean, "elkarlana" proposatzeko helburuarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk ez ditu ETAren aurkako udal mozioak bozkatuko eta, horren ordez, testu bat irakurriko du osoko bilkura ezberdinetan, gainerako alderdiei "bazterketarik eta betorik gabe, elkarlana proposatzeko".

Mozioak PPk aurkeztuko ditu Euskal Herriko Udal ezberdinetan. Bilduren ustez, popularren proposamenak "gizartearen gehiengoak gainditu dituen eskemak" biltzen ditu. Horregatik, "denen artean, bazterketarik gabe", Udal ezberdinek "bakea lortzeko zer egin dezaketen aztertzea" proposatuko du koalizioak.

Ermuko Udalean eztabaidatuko dute aurrenekoz PPren proposamena. Hala ere, popularrek, Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztietara eramango dute.

Koalizioak komunikatu batean azaldu duenez, bere ordezkariek ez dute PPren mozioa bozkatuko.

Gainerako indarrei aurkeztuko dieten testuan, "bakea eta demokrazia garai politiko berriaren osagai berriak elkarrizketaren eta akordioaren bidez eta aniztasunetik abiatuz eraiki ahal izango dira soilik, izan ere, premisa hori aldez aurretik errespetatzea beharrezkoa da", azaltzen du koalizioak.

Azkenik, "garai politiko berrian" gatazkaren irtenbidea eta bakea lortzea Bilduren "lehentasuna" dela errepikatu du koalizioak. Horretarako erantzukizuna eta zintzotasuna eskatu du Bilduk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea