Politika -

Arabako Batzar Nagusiak

EBko militanteek gaur erabakiko dute nor babestu

EBko bi batzarkideek Xabier Agirre (EAJ) babestu edo euren hautagai propioari botoa eman erabaki beharko dute militanteek. Bigarren aukerarekin Javier De Andres (PP) ahaldun nagusi izango litzateke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Batuko bi batzarkideek Xabier Agirreren hautagaitza (EAJ) babestu edo euren hautagai propioari botoa eman erabaki beharko dute militanteek asteazken honetan. Bigarren aukerarekin, Javier De Andres (PP) ahaldun nagusi izango litzateke, lehenengoarekin, ostera, jeltzaleak karguan errepikatuko luke.

Arabako EBren Batzorde Iraunkorrak bi ordu eta erdiko bilera egin du astearte arratsaldean, eta asteazken honetan erreferendum bat egitea erabaki du, militanteek Arabako Batzar Nagusietako inbestidura saioan (ostegunean) alderdi horretako batzarkideek izan beharreko jarreraren inguruan erabaki dezaten.

EBk komunikatu batean azaldu duenez, Ezker Batuako bi batzarkideek Nerea Galvez hautagai propioari botoa eman edo Xabier Agirre EAJko hautagaia babestea erabakitzea izango da erreferendumaren helburua.

EAJrekin negoziaketak

"EBk zerga alorrean, ekonomian, ingurugiroan eta Hauteskunde Legearen erreforman akordioetara heltzeko proposamenak egin dizkio EAJri, baina ez da akordiorik izan" elkarrizketetan, eta erabaki hau hartu du Batzorde Iraunkorrak, Ezker Batuak gogorarazi duenez.

Nerea Galvez eta Merche Echezarreta EBko batzarkideen botoek ahaldun nagusia Javier De Andres (PP) ala Xabier Agirre (EAJ) izango den erabakiko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea