Politika -
Europako Kontseilua
Garzon epailea torturaren aurkako batzordearen kidea izango da
Europako Kontseiluko Tortura Prebentziorako Batzordearen kidea aukeratu dute Baltasar Garzon epailea. Espainiako magistratuak 30 boto jaso ditu.
Erredakzioa
Torturaren Prebentziorako Batzordeko kide espainiarra izendatu dute Baltasar Garzon epailea, Europako Ministroen Kontseiluko kideek jakinarazi dutenez. Ministroen Kontseiluak 30 boto eman dizkio Garzoni. Kontseilu hori Atzerri ministroek edo Europako 47 estatuetako kideen kontseiluko ordezkariek osatzen dute. Espainiako beste bi kideak Mirian Cugat eta Carlos Fernandez Liesa ziren. Cugat irakaslea da eta 7 boto jaso ditu, eta Fernandez Liesa Carlos III. Unibertsitateko idazkari nagusia eta katedratikoa da eta boto bat jaso du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea