Politika -
Poliziburu ohia
Miguel Planchuelo hil da, GALek Marey bahitu ostean zigortutako poliziaburu ohia
Pontevedran, 89 urte zituela. Segundo Mareyren bahiketagatik zigortu zuen 1998an, GALi egotzitako lehen ekintzatzat hartu zuten epaiketan.
Agentziak | Erredakzioa
Miguel Planchuelo Espainiako poliziaburu ohia hil da, Pontevedran, 89 urte zituela. Auzitegi Gorenak, 1983an Segundo Marey bahitzeagatik zigortu zuen, 1998an, Askapenerako Terrorismoaren aurkako Taldeari (GAL, gaztelaniazko sigletan) egotzitako lehen ekintzatzat hartu zuten epaiketan.
Planchuelo, Espainiako Poliziaren burua izan zen Bilbon, baita Salamancako probintzia-komisarioa ere. Dena dela, absolbitu egin zuten Frantzia hegoaldeko Batzoki eta Consolation tabernen aurka GALek 1986an egindako atentatuengatik egin zen epaiketan.
Azken urteetan, Pontevedrara bizi izan da, bere emaztearen familiarekin batera. Bertan, gaixotasun neurodegeneratibo bat diagnostikatu zioten, Espainiako Poliziaren Zuzendaritza Nagusiko iturriek baieztatu dutenez.
Aurretik, Salamancako polizia-etxean bizi izan zen.
Miguel Planchuelo, Informazio Brigadako arduraduna zen Bilbon Segundo Mareyren bahiketa gertatu zenean, eta horregatik zigortu zituzten, polizia-komisario ohiaz gain, Jose Barrionuevo ministro ohia, Rafael Vera, Julian Sancristobal eta Ricardo Garcia Damborenea, besteak beste.