Itxi

2020/01/21

10:59

Politika

Idoia Mendia

Idoia Mendiak PSEren, Podemosen eta EH Bilduren Irungo hitzarmena babestu du

Radio Euskadi | Erredakzioa

Garrantzitsuena gobernagarritasuna eta erakundeek aurrera egitea dela babestu du PSE-EEko idazkari nagusiak.

  • PSEko idazkari nagusiak Radio Euskadiko Boulevard Informativo saioan.

    PSEko idazkari nagusiak Radio Euskadiko Boulevard Informativo saioan. Foto: RE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak Irungo alkate sozialistak Elkarrekin Podemosekin eta EH Bildurekin lortutako akordioa baloratu du. EAJ, ordea, hitzarmenetik kanpo geratu da. Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan egindako elkarrizketan, Idoia Mendiak akordioak sozialistek gobernuei egonkortasuna emateko duten borondateari erantzuten diola azpimarratu du.

Horrelako akordioek etorkizunerako dituzten aukerei buruz galdetuta, Mendiak erantzun du hauteskundeak ospatu arte itxaron behar dela, baina gogorarazi du orain arte EAJ eta PSEren arteko hitzarmenaren "beste proiektu alternatiborik" ez dela egon. Idoia Mendiak PP ere izan du hizpide, "Vox bihurtzea" egotzi dio, eta espetxe politikari buruz "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu dio, aurrera egin ahal izateko.

 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;