Politika -

Epaiketa Auzitegi Nazionalean

EAJk Bateragune auzia ixtea eskatu du

Agiri batean, ezker abertzale barruan dena ETA den "tesi politikoa ezabatzea" ere eskatu du alderdi jeltzaleak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk Bateragune auzia ixtea eta ezker abertzale barruan dena ETA den "tesi politikoa ezabatzea" eskatu du gaur.

Agiri batean, alderdi jeltzaleak gogorarazi du "beti" egon dela tesi horren aurka, "ezker abertzaleko buruzagien adierazpenek, epaileek eta azken bi urteotako gertakizunek" ezeztatu egin baitute.

EAJren esanetan, ezker abertzalearen estrategia "ETAren agindua edo ETArekin adostutakoa" dela esatea "iraganeko eztabaida interesatuen suposizioak" dira.

Halaber, auzi honekin biltzeko eskubidea "argi eta garbi urratu" dutela salatu du, eta kritikatu egin du epaileek auzipetu batzuei ezarritako behin-behineko espetxealdia, batez ere kontuan hartuta auzipetu horiek "gaur egun erakundeetan ordezkaritza duen koalizio bateko "alderdikideak" direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea