Politika -

Operazioa Erresuma Batuan

2007an Eneko Gogeaskoetxea ETAko zuzendaritzan zegoela dio Rubalcabak

Barne ministroak esan du ETAko ustezko kideak "kargu garrantzitsuak" zituela logistika taldean, baina ez du baztertu egun "erretiratuta" egotea, familiarekin bizi baitzen Erresuma Batuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Barne ministroak adierazi du Eneko Gogeaskoetxea gaur Erresuma Batuan atxilotutako ETAko ustezko kideak "kargu garrantzitsuak" zituela erakunde terroristaren logistika taldean 2007 eta 2008 urteetan.

"Anaiarekin batera, ETAko zuzendaritzan zegoela eta logistika taldean garrantzia zuela uste zen [garai hartan]", esan du.

Nolanahi ere, Rubalcabak ez du baztertu Eneko Gogeaskoetxea "erretiratuta" egotea gaur egun, familiarekin batera bizi baitzen Erresuma Batuan.

"Epaitegietan erakutsi behar bada ere, argi dagoena ertzain bat hil zuen taldean zegoela da. Hori bai, badakigu", gaineratu du.

Barne ministroak ez du uste ETAk azpiegitura duenik Errresuma Batuan: "Gertuen dagoen herrialdea delako joaten dira hara, eta, tartean itsasoan dagoenez, urrunago daudela uste dutelako".

Rubalcabak nabarmendu egin du ETAk "zaila" duela: "Berdin dio non egon, polizia bat egongo da han beti".

Jaurlaritzaren erreakzioa

Gogeaskoetxearen atxiloketari esker, gizartea "askeago" bizi izango dela esan du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak.

Ohar batean adierazi duenez, Erresuma Batuak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako atxiiloketa honek argi utzi du ETAko kideen atzetik jarraituko dutela.

"Operazio honi esker askeago biziko gara denok; polizia guztiek terroristak atxilotzen jarraituko dute argi geratu da operazio honekin", esan du Aresek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea