Politika -
Aguirre harrapatu dute berriro
'Batere dirurik ez' dutela esan dio Aguirrek Gallardoni
Madrilgo presidentea harrapatu dute berriro mikrofonoa zabalik zuela. Alberto Ruiz-Gallardonekin hizketan ari zen elkarrizketa entzun dutenean.
Erredakzioa
Esperanza Aguirre Madrilgo presidentea harrapatu dute gaur mikrofonoa zabalik zuela. Alberto Ruiz-Gallardonekin beren administrazioen egoera ekonomikoari buruz hizketan ari zen elkarrizketa entzun denean. "Batere dirurik ez dugu", aitortu dio Aguirrek.
Aguirrek eta Gallardonek BBVAren berrikuntza zentro berri baten inaugurazioan parte hartu dute gaur. Ekitaldian zehar Aguirrek Gallardoni galdetu dio Udalak egingo dituen inbertsio batzuen harira.
"Irailean 25 edo 35 milioi euro gastatuko dituzula jakin izan dut. Egunkarietan irakurri dut", esan dio Aguirrek Gallardoni. "Oraingoz bai", erantzun dio Gallardonek.
Ondoren, Madrilgo presidenteak ironiaz esan dio: "Eskerrak dirua duzuela. Zorte handikoak zarete! Guk batere dirurik ez dugu"; eta Gallardonek erantzun dio: "Guk ere ez dugu batere dirurik".