Politika -

Biktimen oroimena

Izagirrek errefusatu egin du Jaureguiren monolotioaren aurkako erasoa

Donostiako alkateak esan du horrelako erasoak "onartezinak" direla eta "biktima guztiak" errespetatu eta aintzat hartu egin behar direla.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkateak errefusatu egin du Juan Mari Jaureguiren monolitoaren aurka egindako erasoa. Gipuzkoako gobernadore zibila izandakoa 2000. urtean hil zuen ETAk. "Biktima guztiak aintzat hartu eta erreparatu" egin behar direla azpimarratu du.

Joan den asteartean Gipuzkoako Diputazioak egin bezala, Donostiako alkateak nabarmendu du "indarkeria mota guztiak" errefusatzen dituela, "jatorria edozein dela ere".

Horrez gain, Ulia mendian eta Saguesen dauden frankismo garaiko biktimak oroitzeko bi plaka desagertu direla ere salatu du eta, datarik zehaztuta egon ez arren, diktadurako biktima guztiak oroitzeko ekitaldi bat antolatuko dutela iragarri du.

Jaureguiren oroitarriak jasandako erasoaz galdetuta, Izagirrek esan du "adiskidetzea ezinbestekoa" izango dela "gatazkaren ondorio guztiak eta indarkeria mota guztiak gainditzeko".

Aipatu erasoa nahiz frankismoko biktimen plaken desagertzea "onartezinak" direla adierazi du eta "edozein motatako biktimaren aurkako erasoak" errefusatu egin behar direla esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea